Arratsalde on. Lehenik eta behin, esker mila mintzaldi hau egiteko aukera emateagatik, bereziki Amagoiari bera gonbidatu zidana izan zelako.
Solasaldi honetan gerra garaian eta ondorengo urteetan kolpistek bultzatu zuten garbiketa politikoaren oroimenaren kudeaketaren gabeziak aztertu behar ditut.
Orduko garbiketa politikoa bortizkeriko eztanda erraldoia izan zen, jakiten den bezala. Estatu mailan 100.000 erahilak izan ziren gerrako urteetan bertan, eta berrogeitako hamarkadaren zehar beste 50.000 hildako gehiago izan ziren.
Gerra garaiko 100.000 hildako horietatik gehienak legez kanpoko erailketetan hil zituzten, kartzel edo atxiloketa zentroetatik gauaz ateri ondotik. Gerra-kontseilu baten ondorioz hildakoen proportzioa oso murriztua izan zen.
Euskal Herriko mailan Nafarroa izan zen herrialde kaltetuena: 3.000 nafar edo Nafarroan bizi zirenak hil zituzten kolpistek, horietatik ia ia denak ezkertiarrak: sozialistak, Izquierda Republikanokoak, CNTkoak, Komunistak. Nafarroan ezkertiarrak hildakoen 100ko 99 suposatu ziren.
Araban, politikoki Nafarroa antzeko herrialde bat, orain dela bi urte argitaratu zen liburu batean 223 hildako zenbatzen dira, 193 Araban bertan erailak eta bertze 30 bertze tokietan.
Proportzionalki, nahiz eta Nafarroan biztanle gehiago izan, Nafarroako hildakoen kopurua Arabakoak baina askoz larriagoa izan zen.
Gipuzkoan 1.000 hildako zenbatu dira eta Bizkaian 950, baina kontuan hartu behar da bi herrialde horietako berezitasunak. Bai Gipuzkoan eta bereziki bai Bizkaian ezkertiarrak eta abertzaleak nolabaiteko ihes egiteko aukera izan zuten.
Nafarroa izan da ikertu dudan herrialdea. Nire ikerketan erabili ditudan planteamenduak, nire ustez, bertze tokietarako baliozkoak dira ere.
Aurrerago segi aurretik, gauza bat azpimarratu nahi nuke. Ez nago bat ere ados erraten dutenekin kolpisten bortizkeri politiko hori urrun zaigula, eta, beraz, egokiena dela ez aipatzea eta ez ikertzea.
Ez estatu mailan eta ezta ere Euskal Herrikoan ezin dugu ahantzi, batez ere gaur egungo gizartearen sortze-harria izan delako. Nahiz eta isiltasunean maintendu, oraindik bizi diren belaunaldi zaharrentzako gertatu zena hor dago.
Errepresio haren oroimena oraindik bizi den jendeari bizitza baldintzatu egin zitzaion neurrian, oraindik oroimen hori zerbait ere bizia da.
Eta kontuan hartu behar da ere gertatu zenaren itzalak gerra ondotik sortutako belaunaldietan eragin haundia izan zuela. Itzal horrek ez zuen baldintzatu, adibidea, gure transizioa?.
Gertatu izanaren larritasuna ezagutzea eta isiltasunaz eta ahanzturaz aritzea izan dira gure ikerketaren ardatz nagusienak. Bereziki, Nafarroako kasutik eta bildu dudan dokumentaziotik ondorio berriak isiltasun eta ahantura horietaz ateritzen ahal direlako.
Oroimen haren kudeaketan orain arte erabili den ikuspegia kasu gehienetan biktimetan zentratu da soilik.
Batzuetan zeharka biktimarioak aipatu dira, baina hiltzaile era errepresioaren arduradunei buruz gutti egin da. Hori izan da, gure ustez, kudeaketa haren gabezi importanteeena.
Toki aunitztarako baditugu ia hildakoen zerrenda osoak, eta lan horretan oztopo asko gainditu dira. Nahiz eta zenbait akatsekin, ez da izan bat ere lan makala. Azpimarratu behar da erabat beharrezkoa zen jakitea zenbat eta zeinek izen ziren biktimak.
Dena den, lan hori akabatu ondotik, pauso bat gehiago eman behar zen. Hildakoak ez ziren hil meteorito baten ondorioz. Erail zituzten, erailak izan ziren. Biktimario eta hiltzaileak izan ziren.
Erailgandik haratago joan behar gara, beraz, eta krimen eta hilketa horien arduradun eta errudunak identifikatu behar dira ikerketa-lan hori posible den eta dokumentatu ahal den heinean.
Aipatu dugun bezala, Estatuko probintzi aunitztarako erailen kopurua ezagutzen dira. Hala ere, oraindik argitu behar dira kopuru horien dimensioak. 3.000 hildako adibidez, Nafarroa batean, aunitz izan ziren, edo gutti?. Erriojako 2.000ak edo Zaragozako 6.000 asko dira?
Objetiboki ez dago zalantzarik, 3.000, 2.000, 6.000 kopuru altuak dira. Baina gure buruari galdetzen ahal diogu: zigortzen ahal zen biztanleriarekin konparatuz, zer proportzioak suposatu ziren 3.000, 2.000, 6.000 hildako horiek?.
Gainera, aipatu behar da ere aspektu horren inguruan eztabaida bat sortu dela, gure ustez zentzugabeko eztabaida: frankismoaren garbiketa politikoa esterminioa izan zen edo ez?. Ikerlari batzuk kritikatu dute beraien ustez bertze ikerlariek defenditu duten haiek izendatzen duten paradigma exterminista.
Eztabaida horretan ibili direnak ez dira ohartu, edo ez dira ohartu nahi, gizarte bat kontrolatzeko ez dela beharrezkoa intentsitate haundiko bortizkeria garatzea.
Errepresio murriztu baten bidez lortzen ahal dira ere errepresiogileek lortu nahi dituzten helburuak: etsaiari zigortzea, noski, baina baita ere biztanleriari beldurtzea eta ikaratzea, errepresiogileen alde biztanleria mobilizatzea, talde errepresiogilearen indarra erakustea, errepresiogillen finantzatzioa bermatzea.
Kalyvas izan da gerra zibiletako bortizkeriaren logikari buruzko aditu haundiena. Bere ikerketa egiaztapen batetik sortu zen: nola Greziako gerra zibilean, edo edozein gerra zibilean, zonaldeka ikusten diren maila errepresibo ezberdinak.
Kalyvasen arabera, maila errepresiboaren gradazioren giltzarria errepresiogileen borondatean kokatu daiteke.
Hori dena kontuan hartuz gero, Espainian bertan ezkertiarren kontra garatu zen errepresio frankistaren kasuan geografikoki intensitate errepresibo diferenteak bereizten ahal dira.
Hori nahiko argi eta garbi ikusten da taula honetan.
Taulan bost zutabe daude: A Zutabea, hildakoen kopuruekin probintziaka;
B Zutabea 36ko otsailaren hauteskundeetako Fronte Popularrari boza eman zioten kopuruekin;
C Zutabea 36ko otsailaren hauteskundeetako Fronte Popularrari boza eman zioten gizonen kopuruekin (erran behar da, zutabe honetako kopuruak ez direla realak, hurbilketa batetik sortzen direla, B Zutabeko datuak zati bi eginez gero, botoak erdika zatitzen zirela gizon eta emakumeen artean hipotesian);
D Zutabea: Fronte Popularrari boza eman zioten hildakoen portzentaia;
E Zutabea: Fronte Popularrari boza eman zioten gizonezko hildakoen portzentaia.
Azpimarratu behar da D eta E Zutabeetako adierazleak edo indikadoreak nahiz eta intentsibitate errepresiboa adierazteko, ditugun datuekin, adierazle onenak izan, ez direla perfektuak: adibidez, botanteak 23 urte baino zaharragoak izan behar ziren eta hildakoen artean badira adin haretako baino gazteagoak.
Gainera, E Zutabeko datuei dagokionez, hildakoen artean emakumeak izan ziren ere, nahiz eta proportzio oso ttiki batean. Adibidez, Nafarroan fusilatu zituzten emakumeak 40 bat izen ziren, ehuneko bata.
Dena den, erran dudan bezala, adierazle horiek dira, ditugun datuekin, errepresio frankista ponderatzeko aukera bakarra. Bertzalde, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko datuak ponderatzeko bertze taula aurkezten dut.
Ikusten den bezala, zenbait probintzietan hildakoen kopuruak oso altuak izan ziren: Sevillan 12.508, Kordoban 9.579; Badajozen 8.914, Malagan 7.471, Huelvan 6.019, Zaragozan 6.000, Asturiasen 5.952, Granadan 5.500, Toledon 4.657.
Kopuru absolutu horiek oso adierazgarriak dira eta ezin dira gutxitu. Dena den, probintzi horietan zigortzen ahal zen biztanleria oso altua izan zen ere.
Proportzionalki ez ziren izan kaltetuenak ezkertiar gehiago zituzten probintziak. D eta E Zutabeetako datuak begiratzen baditugu, probintzi kaltetuen artean bi motatako probintziak daude: alde batetik, probintzi ezkertarrienak, noski; baina, bertzalde, eta gainera, kasu batzuetan haiek baino balore altuagoekin, probintzi oso tradizionalak non eskuina oso poteretsua zen eta ezkerrako alderdien pisua oso marjinala: Nafarroa (adierazle horien arabera, lehenengo postuan, 8,2 eta 16,3 baloreekin), Palencia (7,8 eta 15,7), Burgos (6,4 eta 12,8), Valladolid (6,4 eta 12,8), Rioja (5,6 eta 11,2), Zamora (5,5 eta 11,0).
Bertze Taulan Arabako, Bizkaiko, eta Gipuzkoako datuak aurkezten ditut. Zutabe batean agertzen dira hildakoen kopuruak (Arabako kasuan, bi estimazio ematen dira) eta bertze zutabeetan aukera ideologiko bakoitzatik botanteen kopuruak.
Kontuan hartu behar da Bizkaiko eta Gipuzkoako kasuetan badirela arazo metodologiko batzuk, importanteena eskapatu zen jendearen kopurua.
Arabako kasuan hildako gehien gehienak ezkertiarrak izan ziren eta kalkulatzen ahal diren proportzioak 100ko 3,6 eta 2,3 baloreen artean kokatzen dira.
Bizkaiko eta Gipuzkoako kasuetan Fronte Popularreko eta EAJko botanteen kopuruak elkartzen baditugu proportzioak oso ttikiak kalkulatzen dira: Bizkaian 100ko 0,6koa eta Gipuzkoan 1,2koa.
Balore horiek adierazten digutena da frankisten garbiketa politikoaren giltzarria kolpisten krudelkeria eta borondate zigortzailea izan zela.
Ez dakigu non kokatzen ahal den esterminio bezala kontzeptualitzatzeko garbiketaren maila: baina Nafarroako kasuan 6 ezkertiarretatik bat erail zituzten. Eta probintzi aunitzetan 100ko 10a gainditu zen. Nola kalifikatu, nola izendatu halako tamainako garbiketa politikoa: esterminio, eskarmiento erraldoia?.
Kontuan behar dugu ere, probintzietako datuak erabiliz gero, gure ikusmena baldintzatua dago. Segur aski adinetaz ikertuko bagenu, gure ikusmena aldatuko litzateke.
Hori frogatzeko, aukeztu behar dut orain dela zortzi urte Sartagudari buruz landu nituen datuak. Sartagudan 1242 biztanle ziren eta 84 izan zen hildakoen kopurua. Fronte Popularreri boza ematen zioten gizonen ehuneko 40a hil zituzten.
Urrengo taulatan ikusten ahal da zer sarraskia sufritu zuten kohorte batzuek, 25 eta 34 urteen artekoek bereziki (gehienak gainera ezkonduak), eta nola halako adinetako jornaleroak izan ziren kaltetuenak: adin horietako jornaleroen kopuruaren erdia hil zituzten.
Beraz, probintzi aunitzetan garbiketa politikoa sarraski bat izan zen. Horretaz eztabaidatzea ez dut logikarik ikusten: datuak hor daude eta nahiko argiak dira.
Nola garatu zen garbiketa politiko hori da garbiketa horren oroimenaren kudeaketaren, nire ustez, bigarren gabezia.
Badira garbiketa politiko horretako aspektu formal batzuk oso importanteak eta oso interesgarriak.
Nafarroako kasuan, adibidez, detenituen kopurua hildakoenak baina askoz altuagoak izan ziren. Iruñako Espetxe Probintzialeko eta Tuterako Zonaldeko kartzelako enkartzelatuen datuen arabera ikusten ahal da lehenengo hilabeetatako detenituen kopuruak oso altuak izan zirela.
1936ko uztailaren azkeneko 13 egunetan 750 preso sartu zituzten Iruñeko Espetxe Probintzialean. Ondorengo hilabeteetan expetxe horretako enkartzelatuen kopurua hauxe izan zen: 336 abuztuan, 131 irailan, 60 urrian, 140 azaroan eta 95 abenduan.
Tuterako kartzelako kasuan uztailaren azkeneko bi asteetan 301 lagun sartu zituzten, 267 lehenengo 4 egunetan, abuztuan 84, eta urrian 182. Beraz, bi kartzel horietan 1.500 ezkertiar apresatu zituzten kontrolatzeko eta ikaratzeko estrategia bat jarraituz.
Bertzalde, lehenengo asteetan detenitu horien artean erail zituzten proportzioak oso antzekoak dira bai Iruñan bai Tuteran: 100ko 33,5 Iruñako kasuan eta 100ko 39,5 Tuterakoan. Kasu gehienetan orduko detenituak lehentasunez agertzen ziren kolpistek erabilitako zerrendetan.
Beraz, datu horietatik ateratzen den ondorioa da errepresioa erabat sistematikoa eta zientifikoa izan zela. Hainbeste atxiloketeekin ezkertiar eta abertzaleak ikaratzea lortu nahi zuten.
Errepresioaren kudeaketa zientifiko horren atzean baziren benetako adituak. Marcelino de Ulibarri, adibidez, Junta Central Carlista de Guerra de Navarrako kide bat zen, erakunde hori sortu zenetik.
Ez zen oso ezaguna Nafarroan baina Franco eta Molaren lagun haundia zen. 1937ko udaberritik aintzinera frankismoaren errepresioarean teoritzale eta gidaria izan zen. Francok Servicio de Recuperación de Documentoseko eta Oficina de Investigación y Propaganda Anticomunistako burua izendatu zuen.
Ulibarrik diseinatu zuen frankismoaren etsaien dokumentazioa biltzeko estrategia, gero depuratu eta garbitu behar ziren zerrendak osatzeko. Horrela bildu zen Salamancako Artxiboko dokumentazioa.
Lehenengo momentuetatik dokumentazio biltze hori martxan paratu zuten bai Nafarroan eta bai Zaragozan, adibidez, eta baita ere, suposatzen ahal da Gipuzkoan. Orain dela gutti aipatu didate bere lanean Ulibarrik jaso zuela Gestapoko agente batzuen laguntza eta babesa.
Kartzeletan bizitza oso latza zen. Testigantza batzuen arabera palizak eta torturak oso normalak ziren lehenengo egunetan. Galo Viergeri sekulako jipoia eman zioten.
Presoen itxaronaldia zalantza eta ziurgabetasunez betea zegoen. Gau guztietan beldurra eta ikara zabaltzen zen presoen artean kartzelatik ateri behar ziren izenak entzuten zituztenean. Gainera denek bazekiten zer gertatu behar zen eta gertatu zenaren berriak oso arin hedatzen ziren.
Ejekuzioei dagokionez, normalki erabili den semantika ez da bat ere egokia edo zuzena izan. Kaso gehienetan ez zen fusilamendurik izan, hildakoak ez ziren fusilatuak izan. Ejekuzio gehienak a cañon tocante izan ziren, tiro batez buruan hilzorian zegoena bi besoetatik harrapaturik.
Erriberako herri aunitzetan ezkertiarrek besoko xuri bat eraman behar zuten, herritik landeetara ateritzeko baimena eskatu behar zuten eta etxeetako ateak eta leihoak beti irekitak egon behar ziren. Horrela, herri horiek “cárceles en abierto” bihurtu ziren.
Bertze gabezia, gure ustez, hauxe da: biktimarioen edo hiltzaileen falta orain arte zabaldu den errelatoan. Lehenago erran dugun moduan, biktimak biktimak ziren biktimarioak bazirela.
Dena den, erran behar da gabezi hori justifikatzen ahal dela. Ez da bat ere erraza biktimarioetaz ikertzea falangisten eta karlisten eta Gobernu Zibiletako Delegaciones de Orden Públicoko dokumentuak desagertarazi zirelako. Luis Castro Berrojok aipatzen duen bezala (Heroes y caídos: políticas de la memoria en la España contemporánea) 1977ko udaberrian Secretaria General del Movimientoko dokumentazio guztia erre zen eta baita ere Gobernu Zibiletakoa. Nafarroako kasuan, Nafarroako Artxibo Nagusiko Junta Central carlista de Guerra de Navarrako dokumentazioa erabat espurgatua dago.
Horregatik, historialariak bertze bide eta dokumentazio alternatiboa erabili eta jorratu behar ditu eta hori izan zen nik egin dutena.
Biktimarioen inguruan hiru kontzeptu erabili ditut ardura ezberdinak adierazteko: Erantzuleak, laguntzaileak eta gauzatzaileak edo ejekutoreak. Kontzeptu edo kategoria horiek aipatzen dira espreski Sin Piedad liburuko azpitituluan.
Lehenengo mailan erantzuleak kokatzen dira. Maila honetan zeunden bai agintari militarrak eta baita ere Erreketeen eta falangisten buruzagiak.
Egia da orain arte azpimarratu direla Molaren aginduen eta instrukzio erreserbatuen garrantzia. Agindu horiek atze-oihal (telón de fondo) bezala operatzen ziren.
Baina gero, probintzi bakoitzeko maila eta erritmo errepresiboak gauzatzea erreketeen eta falangisten buruzagien eskuetan zegoen.
Adibidez, Araba eta Nafarroa artean maila errepresiboari dagokionez izandako aldea bakarrik horrela azaltzen ahal da: Nafarroako kasuan bertako agenteak krudelagoak zirelako, bai Arabako kasuarekin konparatuz eta baita ere bertze Gaztelako probintziekin konparatuz.
Dena den, erreketeen eta falagisteen buruzagiek Molarekin oso harreman ona zuten. Mola bera izan zen Junta Central Carlista de Guerra de Navarrako kideak izendatu zituena. Molaren kolaboratzaile zibilaren importanteena zen Luis Martínez Erro, Jose Martínez Berasainen semea, erakunde horretako lehendakaria.
Dena den, erreketeen eta falangisten buruzagien papera aipatzen dugunean ezin dugu ahantzi buruzagi horien artean ikusten dela Nafarroako eliteetako ordezkarien presentzia.
Junta Central de Guerra Carlista de Navarrako kideen artean Nafarroako eliteetako kide importanteak zeunden: José Martínez Berasain, Javier Martínez de Morentin, Víctor Eusa. Esteban Ezcurra, karlisten errepresioa ardura zuzena elite horietako kidea zen ere.
Hori ere gertatzen zen falangisten kasuan: Falangeko Jefe probintziala irailatik aintzinera Daniel Arraiza Goñi zen. Lucio Arrieta Iruñako Jefe Local izan zen 1936ko iraila arte eta baita ere 1937ko urtarrilatik apirila arte. Gainera, Luzio Arrieta Irailatik Urtarrila arte Gipuzkoako Jefe Provinciala izan zen. Francisco Uranga Falangeko Jefe de Investigación y Vigilancia izan zen 1936ko udan eta udazkenan eta 1937 lehenengo hilabeteetan Falangeko Idazkari probintziala.
Beraz, izandako garbiketa politikoari dagokionez karlisten eta falangisten buruzagien ardurak eta Nafarroako eliteen ardurak nahasten dira nolabait.
Bigarren maila batean, “bertzeak hiltzeko prest” zirenak, “Heriotza eskuadroiak osatu zituztenak. Eskuadroi falangisten importanteenak: Iruñeko Aguila, Tuterako Escuadra Negra, Berbinzanako txatoaren taldea. Erreketeen aldetik, orain arte aipatu ez den unitate bat: el Tercio Móvil, Esteban Ezcurra, Benito Santesteban eta Vicente Munarrizek, zuzendu zuten unitatea, Eskolapioetan kokatua. Dena den, garrantzi guttigoko bertze eskuadroiak ere izan ziren.
Falangistak eta erreketeen buruzagiak eta eskuadroiak Nafarroatik kanpo ibili ziren ere. Lucio Arrieta Falangeren errepresioa zuzentzen aritu zen Donostian. Benito Santesteban eta Vicente Munarriz, Bizkaian eta bertze tokietan. Benito Santestebanek Marino Aierrari aipatu zion milaka pertsona hil zituela Nafarroan, Bizkaian, Santanderren… Tercio Movil ibili zen Donostian. Gabarainen arabera Donostiko Falange Txeketan torturatzaile nafarrak zeunden.
Azken mailan, laguntzaile anonimo haiek guztiak”. Altxamenduaren ondotik, bizilagunaren aurka egiteko prest agertu ziren haiek.
Herritarr arrunt aunitz eta boluntario errekete eta falangista anitzek parte harte zuten errepresio lanetan: batidetan, miaketetan, atxiloketetan, salaketetan, zaindari gisako lanetan, eta baita ere hilketetean.
Testigantza pilo bat bildu ditut laguntzaile anonimo horiei buruz. Bertze fitxero batean aurkezten dut testigantza horien sorta bat.
Partehartze hori herritarren brutalizazio prozesu baten ondorioz azal daiteke. Prozesu hori Erriberako herri ezkertarrienak kontrolatu zirenean hasi zen.
Erreketeen eta falangisten buruzagiek eta kolpisteen aldeko prentsa eta apaizek inolako gupidarik merezitzen zuten pertsonak aurkezten zituzten Errepublikaren alde kokatu zirenak.
Eta ideologizazio lan hori betez gero, taldeko kohesio-erritualak garatu zituzten: batidak, escarnioak, rapadoak, prozesioak, fronteetan erorien omenezko hiletak, fusilamendu publikoak.
Kolpisten buruzagiek jende aunitz eskuak odolez zikintzea lortu nahi zuten eta herritar arrunt aunitz estrategia horretan erori ziren.
Pedro Ezkurdia oso ongi azaldu zuen estrategia “en cascada” horrekin lortu nahi zutena: “Los militares necesitaban asegurar la cooperación de falange y requeté y, para ello, lo mejor era que éstos se manchasen bien las manos de sangre. De fracasar el alzamiento, los militares iban al piquete de fusilamiento, los requetés a su casa”.
Kolaboratzaile anonimoen maila oso importantea da. Hor dago giltzarria azaltzeko nola hedatu zen frankismoaren sostengua. Isiltasuna ere, omertá bezalakoa, horrela lortu zen. Hainbertze jendek zikindu zituen eskuak odolez gero, isiltasuna eta ahaztura bermatu zituzten.
Isiltasuneko harresi bat eraiki zuten horrela, epe luzera kolpisten impunitatea bermatzeko. Bertee bi elementuekin itxi zen zirkulua.
Alde batetik, dokumentazio inkriminatzaile guztia desagertarazi zuten.
Bertze aldetik, hildakoen senideei mehatsatu zituzten ikaratzeko eta isilaratzeko.
Horrela, testigantzarik gabe, dokumentaziorik gabe, historiadoreen lana oztopo nahi zuten. Eta oroimenarik gabe, errelato histokorik gabe, erabat ezinezkoa zen inolako prozedimendu judizialik bultzatzea.
Orain arte aipatu diren elementu guzti horietaz gain, Frankismo eta Transizioaren zehar bertze batzuk sortu ziren. Transizioko alderdi importanteenek isiltasuneko itun bat itxi zuten gauza horietaz ez solasteko.
Nahiz eta salbuespen batzuk izan, Itun hori errespetatatu zen orain dela 16 urte arte bai politika arloan eta baita ere ikerketa historiografiko arloan.
Bistan dago, isiltasuneko itun horrek ahanztura, erlatibismo eta negazionismoaren alde jo duela.
Dena den, gizarteak ere bere papera bete du ahanzturako prozesua horretan.
Gainera, ahanzturako prozesu batzuk izan dira.
Ez da azaldu behar nolako izan den erabateko ahanzturako prozesuaren aldekoen joera.
Baina ahanztura partziala izan da baita ere, errandako gabeziak asumitzen zena.
Nafarroako kasuan gizarteko zati haundi batek ez du inolako arazorik Falangeko basatikeriak aipatzen diren bakoitzean.
Arazo gehiago sortzen dira erreketeen partehartzea aipatzen denean.
Oso hedatua dago Nafarroan oso goizetik carlistek zabaldu zuten autoindultoko errelatoa. Eta oraindik eritzi publikoa harritzen da erreketeeen ardurak azpimarratzen baditugu.
Karlisten negazionismoa oraindik harro erakusten da prentsan: hor daude Caidoseko Monumentuaren edo Lizarrako Carlismoaren Museoaren adibideak.
Eta karlisten gezurrak desmontzatzeko, gaur eguneko alderdi ezkertiarrak eta abertzaleak ez dira gogoz erakusten, karlismotik hainbeste botanteak heldu zaizkien neurrian.
Karlisten paperaz oraindik sekulako bertigoa baldin bada, zer erran kolaboratzaile anonimoei dagokionez?
Inorreri ez litzaioke gustatuko bere aitaren izena agertzea hiltzaile edo kolaboratzaileen artean.
Orain dela bizpahiru hilabeteetatik, Internet ikusten ahal diren Nafar konbatienteeen fitxetako erreferentziak, eta horrek ezkerreko jendearen kexak eragin ditu.
Tabu politikoak, tabu sozialak, daude, azken finean, aipatu ditugun gabezi horien gibelean.
Akabatzeko, aipatu nahi dut nire ikuspuntu integralaren sustraia, nola burura etorri zitzaidan nire proiektuaren beharra.
Dena zegoen Iparraldean erbestean zeunden errepublicanoen guttun batean. 1947 urtean David Jaime errepublikarrak azpimarratu zuen justizia restauratiba bat implementatzeko gertatu zenaren osoko errelato baten beharra:
“Queríamos recoger, ordenar, clasificar y archivar aquí todo lo que pudiese ser útil el día de mañana, como el número de nuestros muertos, y a ser posible con las circunstancias, lugar, etc. de los fusilamientos y todos los datos esenciales para estudiar cómo podremos testimoniarles nuestro reconocimiento a su sacrificio. De todos nuestros atropellados. De los que fueron obligados a ingresar en las filas franquistas y dieron su vida. De los quebrantos ocasionados a los nuestros. De los asesinos facciosos, no sólo de los autores materiales, sino de los inductores, y de los que, sin una intervención directa, los reían complacidos. Una relación por cada pueblo con el historial de la actuación de los componentes de la junta de guerra, curas, secretarios, jueces, alcaldes, etc etc. De los que se han aprovechado de la desgracia acumulando riquezas y beneficios y de todo cuanto merezca tenerlo presente para utilizarlo en su día”.
TAULA 1: | ||||||
A | B | C | D | E | ||
NAVARRA | 2857 | 34967 | 17483 | 8,2 | 16,3 | |
PALENCIA | 1958 | 24937 | 12468 | 7,8 | 15,7 | |
HUELVA | 6019 | 79667 | 39833 | 7,5 | 15,1 | |
SEVILLA | 12507 | 174300 | 87150 | 7,1 | 14,3 | |
BURGOS | 2500 | 39033 | 19516 | 6,4 | 12,8 | |
VALLADOLID | 3000 | 46890 | 23445 | 6,4 | 12,8 | |
GIRONA | 519 | 82566 | 41283 | 6,3 | 12,6 | |
CÓRDOBA | 9579 | 158011 | 79005 | 6 | 12,1 | |
TOLEDO | 4687 | 80684 | 40342 | 5,8 | 11,6 | |
ALICANTE | 742 | 131274 | 65637 | 5,6 | 11,3 | |
RIOJA | 2000 | 35729 | 17864 | 5,6 | 11,2 | |
GRANADA | 5500 | 100013 | 50006 | 5,5 | 11 | |
ZAMORA | 2000 | 35985 | 17992 | 5,5 | 11 | |
ZARAGOZA | 6000 | 111200 | 55600 | 5,4 | 10,8 | |
BADAJOZ | 8914 | 168411 | 84205 | 5,3 | 10,6 | |
MÁLAGA | 7471 | 154000 | 77000 | 4,8 | 9,6 | |
BALEARES | 2300 | 54413 | 27206 | 4,2 | 8,4 | |
CANTABRIA | 2535 | 61250 | 30625 | 4,1 | 8,2 | |
LEÓN | 3000 | 72985 | 36492 | 4,1 | 8,2 | |
CANARIAS | 2600 | 69431 | 34715 | 3,7 | 7,5 | |
CEUTA-MELILLA | 768 | 20800 | 10400 | 3,7 | 7,4 | |
ASTURIAS | 5952 | 171241 | 85620 | 3,4 | 6,9 | |
CÁDIZ | 3071 | 98437 | 49218 | 3,1 | 6,2 | |
HUESCA | 1492 | 52566 | 26283 | 2,8 | 5,6 | |
TERUEL | 1031 | 38285 | 19142 | 2,6 | 5,3 | |
AVILA | 1000 | 43226 | 21613 | 2,3 | 4,6 | |
JAÉN | 2879 | 138340 | 69170 | 2,1 | 4,2 | |
CASTELLÓN | 1052 | 55511 | 27755 | 1,8 | 3,6 | |
SALAMANCA | 1000 | 54011 | 27005 | 1,8 | 3,6 | |
CÁCERES | 1680 | 98514 | 49257 | 1,7 | 3,4 | |
SEGOVIA | 360 | 25214 | 12607 | 1,4 | 2,8 | |
SORIA | 300 | 21236 | 10618 | 1,4 | 2,8 | |
VALENCIA | 3128 | 225000 | 112500 | 1,4 | 2,8 | |
LLEIDA | 750 | 70142 | 35071 | 1 | 2,1 | |
TARRAGONA | 703 | 93647 | 46823 | 0,7 | 1,4 | |
ALMERIA | 373 | 68117 | 34058 | 0,5 | 1,1 | |
BARCELONA | 1716 | 458000 | 229000 | 0,3 | 0,7 | |
TAULA 2: | ||||||
ASESIN | FP | PNV | BD | |||
ARABA | 350/223 | 9525 | 8681 | 16020 | ||
BIZKAIA | 959 | 80108 | 71945 | 55001 | ||
GIPUZKOA | 1100 | 41193 | 45088 | 45153 | ||
TAULA CUADRO 3: SARTAGUDA 1936. ASESINADOS POR EDADES Y ESTADO CIVIL | ||||||
SOLT. TOT. |
SOLT. ASES. |
CAS- VIUD. TOT. |
CAS- VIUD. ASES. |
HOM. TOT. |
HOM. ASES. |
|
15-19 | 70 | 8 | 0 | 0 | 70 | 8 |
20-24 | 65 | 11 | 3 | 1 | 68 | 12 |
25-29 | 18 | 6 | 43 | 19 | 61 | 25 |
30-34 | 8 | 1 | 43 | 24 | 51 | 25 |
35-39 | 4 | 2 | 43 | 9 | 47 | 11 |
40-44 | 1 | 0 | 28 | 6 | 29 | 6 |
45-49 | 3 | 0 | 23 | 3 | 26 | 3 |
50-54 | 1 | 0 | 31 | 3 | 32 | 3 |
55-59 | 1 | 0 | 27 | 0 | 28 | 0 |
TAULA 4: SARTAGUDA 1936. JORNALEROS ASESINADOS POR EDADES. | ||||||
JORN. TOT. |
JORN. ASES. |
PORC. | ||||
15-19 | 45 | 4 | 8,8 | |||
20-24 | 49 | 9 | 18,4 | |||
25-29 | 40 | 20 | 50 | |||
30-34 | 30 | 15 | 50 | |||
35-39 | 22 | 8 | 36,4 | |||
40-44 | 11 | 2 | 18,2 | |||
45-49 | 9 | 1 | 11,1 | |||
50-54 | 3 | 0 | 0 | |||
55-59 | 5 | 0 | 0 |
No hay comentarios:
Publicar un comentario